XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristo aurreko 1.600 urteko kultuko edalontzia. Zezenak garrantzia handia zuen minostar kulturan.

Baina, Kretako hizkuntza indoeuroparra ez bada, zeintzuk dira antzeko hizkuntzak?

Polinesia urruneko hizkuntzek eta japonierak ia egitura fonologiko bera dute.

Japoniera eta... minosera!

Gezurra dirudi antzinako japoniarrak eta kretarrak senide izateak.

Japonia urrunegi dago A idazkera linearreko buztinezko oholtxoak aurkitutako lekutik.

Baliteke bi hizkuntza hauen sistema fonologikoan itxurazko antza egotea.

Hori diote, behintzat, hizkuntzalari gehienek.

Hala ere, beste iturri bat har dezagun kontutan: Kretako fresko eta pitxerretako irudi, estatuatxo eta, bereziki, hilobietan aurkitutako urrezko mozorroen iturriari.

Mozorro hauetako askotan sudur motz eta masailalbo-hezur zabaleko aurpegi asiarrak azaltzen dira.

Nola alde batera utzi egiptoar iturrien arabera kretarrek azal gorria izatea!

Japoniarrak eta kretarrak ahaide izatea ez al da sinesgaitzagoa?

Iturri grekoek diotenez Kretako biztanleak eleanitzak ziren.

Arrazoi sendoak daude herri haietako batzuk Asiatik heldu zirela kontsideratzeko.

Gainera Europa izena bera Asiatik (Ekialde Hurbiletik) etorria da.

Asiriarren hizkuntzan ereb hitzak mendebaldea esan nahi zuen.

Baliteke Asiako herriren bat Asia Txikia zeharkatu eta Kretaraino heldu izatea.